PNV: iruzurra, inposizioa eta, gainera, errepresioa

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Goitia 2018ko ira. 29a, 00:00

Irailaren 23rako, Zubietako erraustegiko obretara martxa bat antolatu zuen Gipuzkoa Zutik mugimenduak, soilik gutxi batzuen interesei erantzuten dien makroproiektu hori beste behin salatzeko. Oñatiar talde bat ere bertan izan ginen, Gipuzkoako txoko desberdinetako herritar gehiagorekin batera.

Obretara iritsi ginenerako, Ertzaintzaren dispositibo itzela genuen zain, sarrera blokeatzen. Eta hortxe gelditu ginen zain, gure aldarrikapenak oihukatuz. Horrelako batean, ez dakigu zergatik –inork ez baitzuen beraiek markaturiko perimetroa pasatu–, zoroaren pare hasi ziren jendea jipoitzen eta bertatik joateko esaten. Adin guztietako jendea – kazetariak barne– kolpatu zuten inongo konplexurik gabe, eta karga horrek hainbat zauritu utzi zituen. Tartean, bi oñatiar. Okerragoa ere izan zitekeen, horrelako eremu menditsu batean jendea bultzadaka lurrera botatzen eta porrarekin jotzen hasteak ondorio lazgarriagoak izan zitzakeen eta. Izugarrizko arduragabekeria.

Ikusten da PNVk ez duela nahikoa erraustegia inposatu izanarekin. Orain gure aurkakotasuna adierazten ere ez digu utzi nahi, eta inongo eskrupulurik gabe bidaltzen du bere polizia protesta egiten dutenak jipoitzera. Benetan lotsagarria izan zen egun horretan ikusi genuena. Noraino iristeko gai zarete?

----------

Eñaut Uribesalgo, Ekiñe Arkauz, Garazi Goitia eta Xabier Etxebarria

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak