Une historiko hori eta beste batzuk aztertzeko, artxiboak oso baliagarriak dira: jatorrizko eta garaian garaiko dokumentuen bitartez gure historia idazteko. Betiere, gure irizpide kritikoa galdu gabe; dokumentu horien ekoizleen helburu eta asmoak ahaztu gabe. Historia puzzle bat da, dokumentu pieza ezberdinak topatu behar dira errealitate hori osatzeko.
Beraz, animatu zaitez bilatzen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren webgunean (http://oinati gipuzkoakultura.net). Ea une historiko horretan zure amamak, amandreak, birramamak, eta abarrek parte hartu zuten!