Iraunkortasuna ardatz izan duen PROIektu honetan ugariak izan dira landu ditugun ikuspegiak, jarduera ezberdinak burutu ditugu, gure herrietara hurbildu gara herritarren iritzia zein beharrak ezagutzera, eta, hobetzeko asmoz, proposamen zehatzak garatzera iritsi gara.
Prozesu guztian zeharreko zuen presentziak –hasierako ekarpenak, PROIektuan zeharreko jarraipenak zein amaierako produktuen aurkezpenetan parte hartu izanak– askoz kutsu errealagoa eman dio gure ibilbideari, eta horrek motibagarriago bilakatu du lana bera.
Honegatik guztiagatik, beraz, mila esker!
----------
Gadea Errasti Diaz de Gereñu
Arizmendi Ikastolako DBHko lehen mailako ikasle eta irakasle taldea
Debagoiena