... berezixe eta bakarra dana, desagertu egitten da. Gizakixe gizaki danetik mundu ikuskera guztixek bat egitten dauen bizipen-metaketie izan leike igual zerue, hau da, zendutako milioika bizi ñimiñuen batuketie. Zerue infinituki hedatu edo zabalketan da hola, bizipenak bardiñek ez dienez beti eukiko daue metaketako gaittasune, aurrekuek dakixena (bizi eta sentiru dauena) errepiketako arrisku barik milioika esperientzia, gutxi edo asko, gehituko jako unibertsoko masa edo energixiai berau etengabe elikatuz.
Lagun baten aittak atzo hartu euen zeru edo Unibertsoko Masarako (UMrako) birie. 80taka urte zittuen gizon honen ekarpena beste batzuek eginddakoaz osatuko dau errealitatearen amaigabeko mosaikue, beronen zirrikitu ezkutuek agerixan itxiz. Bertan bizi garenok barriz gure nagusixek bizitako errealitatie eta ikasketak transmisiño birez jasotzera derrigortute gauz, beti be ez bada gura haretxein eta danon ondarie galtzie. Zenbat eta hobeto jaso, orduan eta tresna gehixau izango dogu errealitate konplexua ulertu eta ezaguketako. Ez deigun bada itxaron Unibertsoko Masarekin bat egin arte, jaso deigun (irudiz, abotsez, idatziz,..) geure inguruan dittuaun pertsonen bizipen eta pasartiek etorkizuneko zuhaitz ardaxka gaztiek gure izen eta izanaren barri euki daixien. Amen.