Saharako herriak azken 40 urteetan daukan arazo politikoari, pasa den urrian izandako uholde katastrofikoak gehitu zaizkio: 2.500 etxebizitza suntsitu ditu eta baita ospital eta ikastetxe gehienak ere; azken finean 11.000 familiari eragin die eta PREMIA LARRIAN daude orain; denetik behar dute: ura, elikagaiak, etxeko gauzak....
Hau dela eta, abenduaren 20an, igande arratsaldean, Gaztetxokoko neska mutilak "elkartasunezko jaia" antolatu dugu Zurrategin. Bertan, musikaz aparte, janariak, jaima, henna, tea eta abar luzea izango ditugu. Irabazitako dirua, Saharara bidaltzeko izango da.
ANIMATU ETA ETORRI FESTARA!