AZAROAN IREKIKO DITU GAZTETXOKOAK BERE ATEAK

Erabiltzailearen aurpegia Antzuolako Gazte Txokoa 2014ko urriaren 17a

Azaroaren lehenengo asteburutik aurrera irekita egongo da Antzuolako Gaztetxokoa. Beraz, 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoek astebururo izango dute lagunekin elkartu eta ekintza desberdinak egiteko aukera. Aurreko urteetan bezala, Gaztetxokoaren ordutegia, larunbatetan 17:00etatik 21:00ak arte izango da eta igandetan berriz, 17:00etatik 20:00etara.
Adin tarte horretakoa bazara, animatu eta etorri lagun artera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak