Konprenigarria da: taula gainean horrenbesteko ikuskizuna jartzeko, atzean eta ezkutuan lan asko dago, eta hasiera duen denak bukaera du, egia da.
Dena dela, ez nuen uste horren ondo dantzatzen zutenik, txundituta geratu nintzen eta barruko harrotasun batekin nire herrikoek hain gauza ederra sortzeagatik, zirrara bat etorri zitzaidan barrenera dantza bakoitzean.
Joan edo ez joan egon nintzen, zeren autorik ez dudanez ez bainekien nola bueltatuko nintzen; azkenean, lagun batzuekin egin nuen joan-etorria.
Baina goazen ikuskizunaren harira: Bergarako frontoia beteta zegoen eta ikuskizuna zen biolinekin, biola, txelo eta beste instrumentu batzuekin musika, poesia errezitaldi bat eta dantza.
Uste dut dantza izan zela ikuskizun handiena eta txalo gehien jaso zituena; hitz baten esanda, harrigarria.
Hiru gauza aipatuko nituzke –nahiz dantzen gainean ez jakin deus–:
-Janzkerak.
-Gaur egun kokatutako dantzaldiak, nahiz oinarriak dituen lehenean.
-Handitasuna, indarra dantzetan.
Gauza hauen guztien artean, ikusleak harrapatuta geratu ziren eta betetako frontoia osoki dantza taldearena izan zen.
Altueran egon ziren musikariak eta poesia errezitatzailea, baina, nire ustez, dantzan egitea plastikoagoa da musika edo hitz neurtuak entzutea baino.
Zorionak, Musiraka!
----------
Guillermo Azkarate–Askasua Barrutia
Bergara