Mende erdi atzera, garaiko tradizioei traizio egiteko asmoz, Elizaren sinboloei esangura berria eman eta jende arruntak urteko egun batez dotorezia eta elegantzia performatzeko aitzakia.
Txikiteroen eguna, mozorrotzekoa, bizitzaren molde zurrunak irauli eta zurruta erlijio bilakatzeko egun zirikatzailea. Urteak igaro dira, eta, akaso, zenbait modu atzera bilakatu dira zurrun, hasieretako etxeko ganbara zaharreko arropen lekuan nagusitu zaizkigu aspaldion gizartearen molde ezarriak.
Eta, mende erdi igarota, berriz ere tradizioei traizio egingo bagenie? Edertasun eta genero-kanon hertsietan kabitzen diren soineko eta gorbatak, txaleko eta lepokoak, dantzan jarriko bagenitu? Eta garena edo izan gaitezkeena berrikusteko baliatu? Eta lepoko lumak eta gorbatak irauli? Eta soinekoak eta prakak gurutzatu? Eta gorputzak festarako eta borrokarako espazio gisa birkonkistatu? Eta eguneroko kaxoitik aterako bagina? Elegantzia Bartoloren purpurinaz eta Maritxuren bibotez jantziko bagenu? Traizioaren iturritik edan nahi?