Izena duena bada

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Bedatse Barberan Garai 2026ko apirilaren 20a

Izena duena bada. Hala dio euskal usadio zaharraren atsotitzak. 

Baina izenik ez izan arren badira existitzen direnak ere. Trans pertsonak mendeetan zehar ez izendatu arren, izan, izan dira, eta badira. Ez dira egungo asmakizuna. 

Izate anitzak izan bagara berez, eta horiek izendatzeko sistema murriztailea eta hertsia izateak ez du esan nahi denok gizon ala emakume kategorian kabitu beharreko gorputz edota identitateak izan behar garenik. Pertsona transak ez dira asmakeria modernoa, ez eta ultraeskuinak desitxuratu eta gutxietsi nahi lukeen ustezko wokismoa ere. 

Trans ikusgarritasunaren eguna igaro berri da. Izan zirelako gara, garelako izango dira. Hortxe beste atsotitz bat. 

Usadioak azalberritzeko baitira, izanak izan, izenak izen. 

Hemen sobera dauden kontu bakarrak indarkeria, jazarpena eta normatibitatea baitira, bizitza ulertzeko ulerkera monolitiko eta zurrunak, desberdina dena zapaldu eta jazartzeko ikusmolde faxistak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak