Norentzat da bizigarria?

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Bedatse Barberan Garai

Zerbait ederra aurkeztuko da datorren ekainaren 13an Kulturateko areto nagusian.

Elizaren arkupe izan ziren klaustroetan, gerora gazteen elkargune bihurtu zen plazan eta orain erakusketen erdigune den leku berean. Arrasateren iraganari, orainari eta etorkizunari begiratuko diogu, LGTBIQ+ pertsonon memoria, ahots eta begiradak erdigunera ekarrita. Gure herria gure betaurrekoetatik erakutsi eta biluztera gatoz, gure herria gure herrikideei erakustera. LGTBIQ+fobiaren eta faxismoaren oldarraldi betean, gure umezaro, gaztaro, helduaro zein zahartzaroan gure herrian nola sentitu eta bizi izan garen kontatzera, esperientzia eta ahots desberdinetan pairatu edo amestu duguna azaltzera, non babestu garen eta zer falta izan dugun agerian uztera.

Baina, batez ere, herri bizigarriagoa izan dadin etorkizunerako proposamenak aurkeztera gatoz. Ez baita erakusketa bat izango; borrokarako, elkartasunerako eta itxaropenerako deia baizik. Bizi dugun oldarraldi erreakzionarioaren aurrean Arrasate denontzako bizigarria izan dadin denoi egin nahi dizuegun gonbidapena da hau. Bazatoz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak