Transmaribibolloen txokora, bazterrera. Oraingoan, primizia: Euskal Herriko Bollo Topaketak badatoz.
Baina, zer da bollera izatea? Ez da soilik nor edo nortzuk desiratzen ditugun. Bizitzeko modu bat da, harremantzeko, gozatzeko, arnasteko, elkar ulertzeko, borrokatzeko.... Sistema zis hetero kolonial eta patriarkalaren hegemoniatik harago sortzen den oasia da, izaera, osotasuna, kolektibitatea errealitate bihurtzeko identitate politikoa.
Topaketan, identitatearen inguruan eztabaidatu, beste herri batzuetako bollerekin saretu, eta plazererako tartea hartuko dugu.
Badakigu Arrasaten ere bagaudela, bagarela, bazterretan topo egin dugulako. Hortaz, etorri! Eta... irakurle maitea, zu ez bazara bollera, esaiozu zure lagun bollerari.
Bollerak gara. Bollikauak. Bollera da bide bakarra oihukatzen dugunak, ez dagoelako labea bollotarako. Bolloak gara, bollotxoak, bolleronak, bollotzarrak.
Apirilaren 26an, 27an eta 28an, Leitzan ikusiko dugu elkar!