Zuen profesionaltasuna egunero argi uzteaz gain, pertsona moduan balio duzuena agerian geratu da behar izan dugun denetan. Zuen laguntza eta babesa ezinbestekoak izan dira ia bi urte hauetan aurrera egiteko.
Eskerrik asko lehenengo egunetik etxean bezala sentiarazteagatik, bizitako momentu on eta zailetan gurekin egoteagatik eta batez ere, gure amama Teresa maitatu eta zaindu duzuen moduagatik.
Adeitasunez.
----------
Amaia eta Garbiñe Arana
(Teresa Ezpeletaren familiaren izenean)
Arrasate