Gazte kualifikatuen laneratzea bultzatzeko HAZILAN programan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Garapen Agentzia 2019ko uzt. 10a, 12:50
Lan bila zabiltza? 20 eta 44 urte bitartean badituzu eta Goi mailako lanbide heziketa edo unibertsitate ikasketak badituzu eta Debagoienekoa bazara, hau da zure aukera.

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu.  Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

Proiektuaren 7.edizioa irailaren 9an hasiko da, eta bertan izena emateko epea zabalik dago uztailaren 30era arte. Eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke.

Hazilan proiektuak eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu eta bi fasetan banatzen da; hasteko, konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko 80 orduko tailer batean partehartzen dute, eta ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuz.
Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak) eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea. Langabe egotea ez da ezinbesteko baldintza izango.

Plazak mugatuak direnez, uztaila amaieran eta iraileko lehen astean elkarrizketak burutuko dira uztailaren 30era arte izena eman dutenekin, hautaketa egin eta irailaren 9an proiektua martxan hasteko. Ikasketa alorrean esperientzia gutxi duten pertsonek izango dute lehentasuna.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak