Zapatuan Aretxabaletako gaztelekuko gazteek artelan bat sortu dugu natur-elementuekin (adarrak, lasto-fardoak, espartzua, anea, hostoak, zumea…), Euskara da gure bola leloarekin.
Arratsaldeko 16:30ean gaztelekuan elkartu ginen gazteak eta Garaioneko kideak eta batzarrean zer eta non egin erabaki genuen. Euskararen eguna laster denez, euskara izan zen gaia.
Artelanaren oinarria mosaiko moduan irudikatu genuen bola handi bat izan zen. Honen barruan "A" handi bat, Euskal Herrian Euskaraz-eko ikurra eta bihotz eta aho handi bat eginez, Aretxabaletan euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu genuen, EUSKARA BIHOTZETIK AHORA!!!
Beste behin ere, argi gelditu da Aretxabaletako gazteak dugun bizipoz, indar eta sormen gaitasuna. Artistak gara!!! GURA GU!!!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.