Pasa den astean zuen bailaran ibili gara Auzolanartean ekintzak burutuz, natur-elementuez sortutako artelanen bidez gazteen ideiak plazaratzen.
Asteazkenean, azaroak 5, Almeneko ikasleekin jolas-parke bat eta berdintasunaren giza-kate bat sortu genituen Almeneko ikastolan bertan.
Ostegunean, azaroak 6, Arrasateko EPAko ikasleekin Arrazakeriaren aurkako artelana burutu genuen. Ikasleek artelanaren bidez, naturaren aldeko jarrera (erreka garbiagoak, berdeguneak zaintzea,...) ere islatu nahi izan zuten. Arrain handiak, naturaren aldeko jarrera sinbolizatzen du eta arrain txikiek, pertsonak irudikatzen dituzte. Guztiok berdinak gara, nahiz eta jatorri ezberdinak izan!!!
Larunbatean, azaroak 8, berriz, Arrasateko erdiguneko gaztegunean burutu genuen ekintza. Hauxe da ekintza burutu ostean bertan parte hartu zuten gazteek prentsara bidaltzeko idatzitakoa: "HAZIZ BIZI!".
Erdiguneko gaztegunetik Auzolanartean ekintza egitea proposatu zaigu eta 12-13 urteko gazteok hartu dugu parte bertan.
Batzarrean ideia zaparrada egin ondoren, Arbolapetan arbola bat sortzea erabaki dugu. Horretarako natur elementuez baliatu gara (lastoa, adarrak, hostoak,… eta beste hainbat elementu).
Egin dugun arbola honekin, Arbolapetan arbola bat nahi dugula irudikatu dugu. Gu landaketan eta zaintzan laguntzeko prest egongo ginateke.
Garaioneko neskei esker, oso ondo pasatu dugu, arratsalde zoragarria izan da!!!