Topaketaren helburua izan da bi ekosistematan kokatutako enpresen jarduerak sakon ezagutzea, elkarrekin ikastea, harremanak erraztea eta lankidetza- eta hazkunde-aukerak sortzea, besteak beste.
Saio hibridoa aurrez aurre egin zen PTGaraia parke teknologikoan, eta han COINBROKER EUSKADI, NGLOBA STRATEGY eta QTH SUTAN enpresak aurkeztu ziren.
Bestalde, ASATA, TÁCTICA CORPORATIVA eta FACEPHI enpresek telematikoki hartu zuten parte, Gijóngo Zientzia eta Teknologia Parketik konektatuta.
Enpresa-ekosistemak konektatzeko senidetze-programa
Topaketa hauek Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE) bultzatutako senidetze-programaren baitan kokatzen dira. Programaren xedea da lurralde ezberdinetako enpresa-ekosistemak hurbiltzea, enpresa berritzaileen arteko ezagutza elkartrukea bultzatzea eta estatuko sare teknologiko eta zientifikoen arteko loturak sendotzea, garapen lurralde-kohesionatuagoa sustatzeko.
Parkeen arteko hirugarren topaketa, 2025ean
Irailaren 22ko jardunaldia bi erakundeen arteko hirugarren hitzordua izan da 2025ean, maiatzaren 19an eta ekainaren 19an egindako saioen ondoren. Lankidetza-prozesu bat sendotu du ekimen honek, eta pixkanaka sakontzen eta hedatzen ari da. Topaketa hauek aukera eman dute Euskadi eta Asturiasko enpresen artean harremanak sortzeko, profesionalen arteko ezagutza errazteko eta etorkizuneko lankidetza estrategikoen oinarriak ezartzeko.
Hurrengo hitzordua Gijonen, azaroaren 4an
Bi parkeek hartutako konpromisoari jarraipena emanez, dagoeneko iragarri dute hurrengo jardunaldia azaroaren 4an egingo dela, aurrez aurre, Gijóngo Zientzia eta Teknologia Parkean. Hitzordu berri horrek beste urrats bat izango du helburu: bi lurraldetako enpresen arteko sare kolaboratibo bat indartzea, berrikuntza teknologikoaren, ezagutzaren ekonomiaren eta enpresa-garapen partekatuaren inguruan.