Neskak IKT-etan Nazioarteko eguna ospatu da Garaia Parke Teknologikoan

Apirilaren 27an, Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Euskal Herriko DBH eta Batxilergoko ikasleei eta gizarteari orokorrean zuzenduriko jardunaldi bat antolatu dute Neskak IKTetan Nazioarteko eguna ospatzeko.

IKTko profesionalez osaturiko mahai-inguru bat ezagutzeko aukera izan dute presentzialki zein online jardunaldira gerturatu eta konektatu diren ikasleek. Mahai-inguruan, Onenpro enpresatik Esti Iturbe, HUEZItik Ainara Bilbao, MGEPtik Leire Etxeberria, Roganet enpresatik Gorka Lezeta eta MVEtik Diego Andres izan ziren, beraien ibilbidea akademiko zein profesionala, erronkak eta IKTen esparruko genero ezberdintasunak mahaigaineratu zuten eta sektore hontan emakumeen beharra dagoela aldarrikatu ere.

”Gure enpresan garapeneko departamentua alde batetik eta testing-eko departamentua daukagu bestetik. Garapeneko departamentuan, %80 baino gehiago gizonezkoak dira eta testing-ean berriz, %100a emakumeak gara. Nire ustetan, ez da kointzidentzia bat. Departamentu bakoitzeko karga psikologikoa desberdina da: batzuk (garapenekoak) ekoiztera dedikatzen dira eta beraien ahalmen eta adimena mahaian jartzera eta besteok (testing arlokoak), beraien atzetik goaz, gainbegiratze lanetan, egiten dutenari jarraipena egiteko. Honek badu zer ikusia zaintza ereduarekin eta emakume eta gizonei jartzen zaizkien rolekin, gure kasuan departamentuka ezberdintzen dira” – Esti Iturbe

Ostean, Kahoot lehiaketa egin da, bertaratutako eta online konektatuko ikasleen artean, mahai-inguruan aurkeztutako kontzeptuak lantzeko, baita sari banaketa ere.

Presentzialki etorri diren Arrasateko Institutuko 1. Batxilergoko ikasleak, IKT tailer bat izan dute Garaia Parke Teknologikoan kokatuta dagoen Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 11.eraikinean, “Bideo-joko bat garatu kodifikatu gabe” izenpean.

Jarduera guzti hauek, PTGaraiak eta Mondragon Goieskola Politeknikoak urte osoan zehar egiten dituzten beste batzukin batera debagoieneko ZTIM bokazioak piztu eta sustatzeko asmoa jarraitzen dute gazte eta gizarte osoagan. Gaur egungo eta etorkizuneko garapenean ezinbestekoak diren profesional zientifiko teknologikoak gizartearengana gerturatu eta egiten duten lanaren balioa erakusteko. Bereziki, emakumeek ibilbide profesional hontatik abiatzeko dituzten oztopo eta gatazkak gainditu eta ekiditzen laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak