GARAIA Topagune Teknologikoa

Erabiltzailearen aurpegia Garaia Parke Teknologikoa 2023ko martxoaren 7a

Garaia Parke Teknologikoak networkinga, lankidetza eta nazioartekotzea bultzatzen jarraitzen du bere komunitatean, bere enpresen arteko topaketak sortuz.

GARAIA Parke TeknologikoakAviles-eko Parke Zientifiko Teknologikoarekin batera, bi komunitateen arteko topaketa antolatu du martxoaren 20rako, 09:00 - 10:00 artean. IZEN-EMATEA

Ekitaldi hibridoa izango da, eta honako enpresa hauek eta horien buru diren profesionalak ezagutu ahal izango dira:

  • Nefab (PTGaraia): Enbalaje industrialaren fabrikatzailea eta hornitzailea
  • Mondragon Centro de Promoción (PTGaraia): Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa.
  • Aritu (PTGaraia): Ingeniaritza Mekanikoa. Informatika Ingeniaritza, PLM. Proiektu eta aktibo digitalak kudeatzeko irtenbideak.
  • ROOM 2030 (PCTAviles): altzairuzko etxe modularrak fabrikatzen dituen enpresa teknologikoa.
  • To Infinity (PCTAviles): IARTE proiektuarekin 3D inprimaketaren abantailak defendatzen ditu artea eta irisgarritasuna konbinatuz. Material plastikoz egindako mihise zeharrargien (PLA) inprimaketan oinarritzen da. Erliebezko inprimaketari eta argi-itzalen konbinazioari esker, irudi ikusgarriak sortzeko gai da.
  • Pinayalo (PCTAviles) : Zerbitzu integrala fluido industrialekin lan egiteko ekipoen arloan (balbulak eta instrumentazioa)

Ezagutu nahi al dituzu? IZEN-EMATEA

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak