Garaia Parke Teknologikoak 2023ko Pertsonen Kudeaketako Berrikuntza hilabetea ospatu du

Garaia Parke Teknologikoak bosgarren urtez jarraian ospatu du Pertsonen Kudeaketako Berrikuntzaren hilabetea. Erakundeen kasu errealez betetako otsaila, giza faktorearekin gero eta kezkatuago dauden erakundetako hainbat gairi aurre egiteko: belaunaldi-aldaketa, talentuaren kudeaketa, enpleguaren marka, esperientzia, motibazioa eta pertsonen fideltasuna.

Otsaileko astearte guztietan, inguruko erakundeetako Giza Baliabideen arloko hainbat profesionalek, hala nola Utilitas, Orkli, Krean eta Goizperrek, gaur egun enpresetan planteatzen diren arazoei irtenbidea emateko proposamenak aurkeztu dituzte. Arazo ohikoenen artean daude talentua bilatzea eta atxikitzea, belaunaldi-aldaketa, esperientzia, motibazioa eta pertsonen fideltasuna.

Utilitas enpresako Ibon Urretavizcayaren eta Aurora Ferroren eskutik, U Teoriarekin eta Debagoienako erakundeei irekitako u-lab proiektuarekin dituzten esperientziak partekatu zituzten. Proiektua 2023ko martxoan hasiko da.

Bigarren jardunaldian, Orkli enpresako Giza Baliabideen zuzendari Larraitz Urrestillak gogoeta egin zuen erakundeetako giza faktoreari buruz, hots, pertsonak zentroan modu erreal eta praktikoan jartzeari buruz, XXI. mendeko erakundeak garatzeko elementu gisa.

Krean enpresako Pertsonen Kudeaketako zuzendari Nieves Barahonak Kreanek talentuaren inplikazioa, balorizazioa eta garapena nola sustatzen duen aurkeztu zuen, praktika on desberdinekin, antolakuntzaren ikuspegi humanista batean, arrakasta lortzeko erakundearen errentagarritasunean eta lehiakortasuna bistatik galdu gabe.

Goizper enpresa izan da hilabetea itxi duena, Antton Mendizabal eta Maria Sanchezen eskutik, talentua kudeatzea eta karrera profesionala neurrira diseinatzea posible dela erakutsiz, beharren identifikaziotik, profil kritikoen identifikaziotik, galdetegi ezberdinekin eta enpresa ondorioetara eramaten duen lan-metodologia batekin, kargu estrategikoenak planifikatu eta betetzeko.

Garaia Parke Teknologikoak pertsonengan fokoa jartzen jarraitzen du, eta 2024an Pertsonen Kudeaketako Berrikuntza Hilabetean izango diren hitzordu berriak prestatzen hasi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak