Baina nola lor dezake enpresa batek, txikia izan arren, talentuaren kudeaketa bat egitea, bere langileek erakundeari beharrezko gaitasun guztiak eman diezazkioten eta, aldi berean, motibatuta egon daitezen eta hazten, aurrera egiten eta garatzen ari direla senti dezaten.
Hasteko, erakundeak talenturik baliotsuena non eta zein postutan duen jakitea ahalbidetuko duten posizio gakoak edo kritikoak identifikatzen lagunduko digute, egon daitekeen galera prebenitzeko eta aurreikusteko. Faktoreak, hala nola, negozioari egindako ekarpena, teknika- eta ezagutza-arloko know how delakoa, ordezkatzeko zailtasuna, eragiketetan izandako eragina, eta abar.
Helburua
Talentuagatik kezkatuta dagoen pertsona orori Goizper Groupen talentuaren estrategietako bat konpartitzea.
Edukia
- Goizper Group proiektuaren asmoa/ikuspegia.
- Balizko Identifikazio Prozesua -Irizpideak-
- Lehen ondorioak eta ikaskuntzak
- Hurrengo urratsak eta erronkak
Norentzat
Batez ere pertsonen departamentuetako profesionalei. Gai horiek kezkatzen duten pertsona guztiak.
Hizlaria: Antton Mendizabal – GOIZPER
- Goizperreko Giza Baliabideetako zuzendaria
- Zuzenbidean lizentziatua
- Enpresa Kooperatiboaren Zuzendaritzako Masterra
- Graduondokoa Praktika juridikoan
- Coaching Newfieldeko ABC ikastaroa eta Coaching Grupal Newfieldeko
- EAR ikastaroa