KREAN enpresak pertsonen antolakuntzarako praktika onak azalduko ditu Pertsonen Berrikuntzaren hilabetean - PTGaraia

Pertsonak kudeatzeko modu berriak antolaketa-ikuspegi humanistan oinarritu behar dira, eta horren erronka nagusia  pertsonek gure erakundean lan egin nahi izatea dela dio KREANek, horrela gure enpresa-proiektuei arrakastaz eta modu lehiakorrean aurre egin ahal izateko. Liderrek behar dugun talentua garatzeko eta sortzeko ekintzak ezagutzeko aukera izango duzu, enpresak langileekiko duen balio-proposamena indartuz, datorren otsailaren 21ean, goizeko 09:00 eta 11:00 bitartean, Garaia Parke Teknologikoan, ISASI gelan. IZEN EMATEA HEMEN.

Helburua
Talentua erakundean inplikatzeko, baloratzeko eta garatzeko praktikak sustatzea.

Edukia

  • Nola fidelizatu eta garatu gure erakundearen talentua.
    • Talentu-mapa diseinatzen.
    • Talentuari laguntzeko programak abian jarriz.
    • Inpaktua duten praktikak bultzatzen.
    • Pertsonengan oinarritutako enpresa osasuntsu baterako ekintzak bultzatuz.

Norentzat
Pertsonen Kudeaketako/Giza Baliabideetako profesionalak

Hizlaria

Nieves Barahona – Krean

  • 2022-KREANeko Pertsonen Kudeaketako zuzendaria.
  • 2008-2022- In Group We Add Talent-eko bazkidea.
  • Training People and Teams arduraduna.
  • 1997-2008- LKS-TSIko aholkularia.
  • Goi-mailako prestakuntza arlo hauetan:
    • Ikaskuntza-prozesuak erraztea. – Banakako coachinga eta talde-coachinga.
    • Esku-hartze sistemikoak.
    • Lidergo bideratzaile – kontzientea eta ekipo eraginkorrak.

HURRENGO JARDUNALDIAREN INFORMAZIO GUZTIA: HEMEN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak