Gizarteak eta pertsonek gero eta maizago eta azkarrago gertatzen diren aldaketetara egokitzeko beharra dute. Baina erakundeek eta pertsonek ez dakigu beti modu seguru eta arinean egiten. Segurtasunik ezak jokabide eta ohitura desegokiak sortzen ditu, eta horiek eragina dute lan-ingurunean eta ingurune pertsonalean.
Hori dela eta, Garaia Parke Teknologikoak pertsonak eta konpondu beharreko erronka eta gabeziak balioan jartzen ditu, ingurune profesionalean eta antolamenduan izango dituzten eraginak emaitza positiboak izan ditzan, talentua indartu dadin eta pertsonen kudeaketarako tresnak, ezagutzak eta baliabide erabilgarriak ahalbidetzeko.
Otsaileko astearte guztietan, goizeko 9:00etatik 11:00etara, publiko guztiarentzat aurrez aurreko formatuan edo formatu telematikoan, gure ezagutzak zabaldu ahal izango ditugu tailer praktikoen bidez eta pertsonen egungo erronken kudeaketari lotuta.
Otsailaren 7a
- U-lab, como herramienta de trasformación. Talentu eskasia, erreleboa eta ezagutzaren transferentzia.
- Aurora Ferro eta Ibon Urretavizcaya (Utilitas)
Otsailaren 14a
- El amor en las organizaciones. Nola kudeatu emaitzak eta pertsonak orekatuz.
- Larraitz Urrestilla (Orkli)
Otsailaren 21a
- Buenas prácticas en gestión de personas. Krean kasu praktikoa.
- Nieves Barahona (Krean)
Otsailaren 28a
- Gestión del talento. Goizper kasu praktikoa.
- Antton Mendizabal (Goizper)
Jardunaldietan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da IZENA EMATEA. Gure webgunean behar den informazio guztia.
IZEN-EMATEA: https://forms.gle/8f57R17Z7AdTdF9y7
Eskaintza gizarte osoari zuzenduta dago, oro har, taldean lan egiten duten pertsonei, giza baliabideen arduradunei, zuzendaritzei, erdi-mailako kargudunei eta publikoari edo hezkuntza-sektoreari begira lan egiten dutenei.
PTGaraia ekintzailetza, dibulgazio eta interkonexiorako gunea da. Dibulgazio- eta interkonexio-funtzioan, PTGaraia jakintza eta kezkak partekatzen diren lekua bilakatzen da. Premiak eta konponbideak, pertsonak, erakundeak eta profesionalak lotzeko aukera.
Edozein kontsulta egiteko: www.ptgaraia.eus // 943038846// ptgaraia@ptgaraia.eus