Beste urtebetez, eguneroko elkarrizketak izango ditugu PTGaraiako UDALAITZ Auditoriorioan, Debagoienan trebatutako eta arlo teknologikotan lan egiten duten profesionalak aurrez-aurre eta telematikoki ezagutzeko. Elkarrizketa bakoitzaren ondoren, KAHOOT erronka bat proposatuko dugu, elkarrizketari buruzko galderekin, eta irabazle bat egongo da eguneko.
Astea amaitzeko, mahai-inguru bat egingo dugu, non lekuko 4 profesionalek teknologien orainaz eta etorkizunaz eztabaidatuko duten. Bertaratzen diren guztiek, presentzialek zein telematikoek, galderak edo hausnarketak egiteko aukera izango dute, eta egun horretan bertan, urriaren 10tik azaroaren 4ra arte lanean egongo den ARRAUTZA jaurtiketa erronkaren irabazleak jakinaraziko ditugu.
Informazio guztia, erronkarako oinarriak eta izen-ematea, eskuragarri daude PTGaraiaren webgunean (https://www.ptgaraia.eus/eu/zientzia-eta-teknologia-astea-2022/) eta MGEPen webgunean (https://ztimulab.mondragon.edu/eu/zientziaren-astea), eta Instagramen ere aurkituko gaituzu @zientziateknologia helbidean. Bertan, ikasleen arrautza-jaurtiketen bideoak bezalako edukiak argitaratuko dira.