Olatz Imaz, PTGARAIAko lehendakari berria

Olatz Imaz PTGaraiako lehendakari berria izango da gaurtik aurrera, Mikel Alvarez ordezkatuz.

Garai berri bati ekin dio GARAIA Parke Teknologikoak. Olatz Imaz Parkearen historiako zortzigarren lehendakaria izango da uztailaren 1etik aurrera, eta kargu hori betetzen duen lehen emakumea izango da, Mikel Alvarezen lekua hartuz, zeinak hilaren 30ean amaiera eman dion 4 urteko etapari. Erretiroa dela eta, parketik irteteak Parkeko erreleboa eskatzen du, eta GARAIA taldetik eskerrak eman nahi dizkiogu proiektuaren hazkundean egindako lanagatik eta egindako ekarpenagatik.

Olatz Imazek ekin dio PTGARAIAko buru izateari. Orkli Taldetik dator, eta enpresa pribatuetan esperientzia du, baita erakunde publikoetan ere, non hainbat eginkizun bete dituen.

Olatzek MONDRAGONeko Finantza Kudeaketako zuzendaritza eta Parke Teknologikoaren lehendakaritza bateratuko ditu.

Hemendik ongi etorria Olatz Imazi eta GARAIA INNOVAren hurrengo alean PTGARAIAko lehendakari berriari egindako elkarrizketa sakona irakurtzeko aukera izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak