PTGARAIAk erabilgarri dauden aparkaleku kopurua handitu du

Erabiltzailearen aurpegia Garaia Parke Teknologikoa 2022ko ekainaren 1a

Inguruko aparkaleku kopurua handitzeko lanak egin ditu Garaia Parke Teknologikoak ekainaren 1ean; gure ekosistemara astero hurbiltzen diren pertsonen joan-etorriak erraztea da lan hauen helburua.

Aparkalekuen eskaerak gora egin du Parke Teknologikoaren eta bertan dauden enpresen jarduera hazi delako, eta ondorioz, Garaia Parke Teknologikoak 2022ko aurrekontuaren zati bat bideratu du pertsonen erosotasuna areagotzera eta irisgarritasuna hobetzera. Gure azpiegituraren ezaugarririk funtsezkoena da hori, eta horregatik jarraituko dugu Debagoieneko enpresa-jarduerarentzat eskaintza bereizgarria emateko lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak