Enpresak merkaturatzeko azelerazio-programa

PTGaraia APTENISA proiektuko kide da, ENISA (Berrikuntza Enpresa Nazionala), Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea (APTE), estatuko beste 9 parke teknologiko eta Debagoieneko 5 eragileekin batera, horien artean, Isea, Saiolan, Mondragon Centro de Promoción, Gaztenpresa, Galbaian, Mondragon Goi eskola Politeknikoa eta Mondragon Enpresagintza, ekintzailetza zientifiko-teknologikoa bultzatzeko helburuarekin.

Programak hainbat fase ditu eta datorren maiatzaren 31n amaituko da APTENISA Launch etapa izena emateko epea. Azelerazio-fase izango litzateke eta oinarri teknologikoko enpresa-proiektuak prestatuko dira, merkaturatzeko.

APTENISA LAUNCH

Proiektuaren hasierako fasean laguntzeko eta merkaturatzen prestatzeko diseinatutako azelerazio programa bat da.

Bere iraupena 9 astekoa da, eta guztira 20 saio izango dira talde-hitzaldietan eta sei tailerretan banatuta.

Online formatua, 2022ko ekaina eta abendua bitartean. Gutxienez 160 ordu guztira, banakako tutoretza saioez eta aholkularitza pertsonalizatuen gain.

Enpresa zientifiko-teknologikoen eta Deep Tech-n oinarritutako enpresaren sorrera sustatzeko programa da, eragin handiko ekintzailetza sustatuz, enplegu kualifikatua sortuz eta merkatuan arrakasta lor dezakeen Deep Tech enpresa eta spin-off berritzaileak sortuz.

Lean Launchpad metodoan oinarritzen da, Kaliforniako eta Standfordeko unibertsitateetan garatutakoa, ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren aitzindariak, pausoz pauso negozioaren garapenean laguntzeko: hasierako ideiatik enpresa eratzeraino, ereduaren baliozkotzea, negozio eta bezeroen garapena merkatuarekin elkarrizketen bidez.

Honako hauek baloratzen dituzten ekintzailetza-proiektuei zuzenduta dago:

  • Kudeaketa gaitasuna duten diziplina anitzeko taldeak, proiektuarekin konprometituak eta programan aurreikusitako zereginak betetzeko behar den denbora eskaintzeko prest daudenak.
  • Negozio original eta hazteko gaitasuna duten talde ekintzaileak.
  • Hasiera fasean dauden taldeak eta baliabideak behar dituztenak hasierako negozio-garapenean laguntzeko.
  • Deep Tech edo oinarri zientifiko/teknologikoa duten ideiak.
  • Balio handiko soluzio teknologikoak, produktu/zerbitzuen heldutasunari eta osagai berritzaile batekin lehiakortasun-abantaila iraunkorrak ematen dituztenak.
  • Proiektuaren hazkunde eta hazteko gaitasun potentziala.
  • Proiektuaren iraunkortasuna ekonomia, ingurumen eta gizartean.
  • Proiektuaren eragina industria/sektorean.
  • Proiektuaren eragina kokatuta dagoen lurraldearen enplegu eta garapenean.
  • Positiboki baloratuko da taldean emakumeen presentzia.

Onurak:

  • Startupak behar duen merkatua, gaitasunak eta baliabideak dimentsionatzea.
  • Merkatuarekin elkarreragitea. Bazkide, hornitzaile eta bezero posibleak aurkitzea eta baliozkotzea.
  • Merkatuan sartzeko estrategiak diseinatzea.
  • Bezeroaren aurkikuntzarekin ibilbide-orri argi bat definitzea.
  • Inbertsiorako prest (edo hobeto prestatuta) dauden enpresak lortzea.
  • Zure proiektua inbertitzaileen aurrean aurkeztu.


Izen-ematea zabalik maiatzaren 31 arte hemen.

Edozein argibide behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: garaia@ptgaraia.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak