Argazki-lehiaketaren gaia GARAIA eraikinaren XV. urteurrena da, izen bereko teknologia-parkearen egoitza nagusia. Argazkiak eraikina osorik edo zati batean erakutsi beharko du. Lehiaketan 13 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, argazkigintzako profesionalak edo zaleak, betiere lehiaketaren oinarri hauekin bat badatoz.
4 lagunez osatutako epaimahai batek 300€-ko sari bakarra emango dio argazki-lehiaketako irabazleari.
Sari banaketa parkearen XV. urteurreneko ekitaldian egingo da, 2022ko ekainaren 13an.
Obrak Garaia Parke Teknologikoko Itxaropena Korridorean jarriko dira ikusgai eta herritar guztiek bisitatu ahal izango dituzte.
Lanak entregatzeko azken eguna 2022ko maiatzaren 30a izango da, 10:00etan.