Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako Laguntza-planaren aurkezpena PTGARAIAn

Erabiltzailearen aurpegia Garaia Parke Teknologikoa 2022ko mar. 7a, 11:13

PTGaraiak Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI Taldea) hartuko du enpresa txiki eta ertainei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren Laguntza Plana aurkezteko.

Jardunaldi honetan, 2022ko laguntzak ezagutu ahal izango dituzu, hainbat gairi buruzkoak: I+G+b teknologia, Berrikuntza, Ekintzailetza, Transformazio Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea eta Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntzen katalogo osoa kontsulta dezakezu esteka honetan.

Egitaraua:

  1. Teknologia I+G. Estíbaliz Hernáez Laviña-k aurkeztua, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.
  2. Berrikuntza. Alberto José Fernández González-ek aurkeztua, Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria.
  3. Ekintzailetza. Leyre Madariaga Gangoiti-k aurkeztua, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.
  4. Eraldaketa Digitala. Leyre Madariaga Gangoiti-k aurkeztua, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.
  5. Industria Garapena. Ana Belén Camacho Vera-k aurkeztua, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria.
  6. Trantsizio Energetikoa. Luis de Velasco-k aurkeztua, Laguntzetarako eta Eraldaketa Digitalerako ingeniari teknikoa.
  7. Nazioartekotzea. María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre-k aurkeztua, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria.
  8. Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena. Amaia Barredo-k aurkeztua, Ingurumen eta Jasangarritasuneko Sailburuordea.

IZEN-EMATEA esteka honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak