Ekitaldia berriztutako Isasi gelan egin zen, eta honako enpresek egin zuten beraien burua aurkezteko aukera:
Teknodidaktika, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko prestakuntza teoriko-praktikoan espezializatutako enpresa, Asier Eguren gerenteak ordezkatua. Bibagu, langileen ongizaterako baliabideen enpresa, David Larrinaga eta Iñigo Matesanz de la Mazak ordezkatua. Eta ISEA zerbitzuen sektorean espezializatutako Ikerketa Zentroa, Maria Ruiz I+G koordinatzaileak ordezkatua.
Ponentzien ondoren, bildutako enpresek galdera-erantzunen txandan elkarri egiteko eta elkarren artean izan zitzaketen bilerak eragiteko aukera izan zuten, konexio eta sinergia berriak bultzatzeko.
GARAIA TOPAGUNE TEKNOLOGIKOAren hurrengo jardunaldia 2022ko apirilaren 25ean izango da.