Irakurketak, gazte zein helduengan, oso egoera txarra dauka. Oso gutxi eta ulermen urriz irakurtzen baita. Hitzaldi honetan, ohiko irakurketaren inguruko oldozmen sakona egiteaz gain, irakurzaletasuna maila jasora eramateko egungo irakurketa-paradigmak aldatu beharraz jardungo da. Irakurketa maila jasoa duenak besterik ez du erabateko ulermen-maila izaten. Lortu nahi?
Gorka Aurrek, PRAKAGORRI S.L-ko zuzendariak eta LEKTURALIA Irakurketa Jasorako Metodologiaren sortzaileak, azaroaren 23an antolatuko duen hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu.
Bertan, irakurketa oldozmen beharraren inguruan hausnartu, irakurketa klasikoak eragiten dituen eragozpenak eta ajeak ikusi, ohiko irakurketa paradigmaren errotiko premiazko eraldaketaren beharra ulertu edo eta goi mailako irakurle izateko klabeak eta proposamenak ikasteko aukera edukiko duzu.
Aurrek bi programa aurkezten dizkizu azaroaren 23rako. Alde batetik, perfil profesionalei bideratutako hitzaldia, goizeko 09:00etatik 11:00tara izango dena eta bestetik, gizarte orokorrera bideratutakoa, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte izango dena.
Eman izena HEMEN.