DAUNERT MAQUINAS-HERRAMIENTAS, S.A enpresak PTGARAIAN bulego berriak inauguratu ditu Ipar Zonako Ordezkaritzarako

Joan den ostiralean, urriaren 22an, Cornellá de Llobregaten egoitza duen eta makina-erreminten banaketan eta prestaketan espezializatuta dagoen enpresak Garaia Parke Teknologikoan irekitako instalazio berriak inauguratu zituen.

Daunert 2021eko maiatzean kokatu zen Parke Teknologikoan, Iñaki Duandikoetxea, Igor Zabala eta Angel Bravo Iparraldeko Eskualdeko Ordezkaritzarekin. Ekitaldian Fritz Daunert (enpresaren jabea), Antonio Jover (gerentea), Antonio Jordan (Eragiketetako zuzendaria), Eduardo Gimenez (Finantza zuzendaria), Ignacio Garcia del Palau (Merkataritza zuzendaria) eta Mar Rosa (Zuzendaritzako idazkaria) izan ziren.

Daunerten taldeak Garaia Parke Teknologikoaren instalazio guztiak ezagutzeko aukera izan zuen, ekintzailetzarako gune eta zerbitzuak bisitatuz, Coworking espazioa eta SAIOLAN inkubagailua, besteak beste.

Daunertek 100 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du Makina Erremintaren sektorean, eta mundu mailako makina-erremintaren eta osagarrien lehen markak eskaini ditu, baita horien prebentziozko mantentze-lanak ere. Sektorean duen esperientzia egiaztatuari esker, automobilgintzaren, aeronautikaren, mediku-protesien eta trenbidearen sektoreetan, besteak beste, aukerarik onenak eta konponbiderik onenak eskaintzen dizkie bezeroei.

 

Enpresasen hazkunde-motorra makina-erramintako mundu mailako teknologia onena eta azkena bilatzean eta merkatuaren beharren araberako produktu berriak garatzean oinarritzen da. Eboluzioan eta etorkizunean beti pentsatuz, beren aurrerapenak energia aurrezteko eta eraginkortasun plan batean bideratzen dituzte bezeroen produktibitatea eta errentagarritasuna hobetzeko.

Daunertek Espainian, Portugalen, Suitzan eta Mexikon du presentzia, eta 40 kolaboratzaile baino gehiago ditu hainbat herrialdetan. Bezeroen aldetik jarritako konfiantzari esker, sektorean eboluzionatu ahal izan dute, eta irtenbide integral ezin hobeak eskaini dizkiete, beren beharren arabera.

« Gure esperientziari esker, espezializazio handiko teknologiekin lan egin dezakegu ».

Bezeroekiko duten hurbiltasunak, eraginkortasunak eta konpromiso handiak zonaldean duten presentzia optimizatzea eta zabaltzea eragin dute. Horretarako, bulego berriak jarri dituzte Iparraldeko Eskualdeko Ordezkaritzarako, bezeroengandik hurbilago egoteko eta laguntza egokiagoa eta profesionalagoa eman ahal izateko.

 

Garaia Parke Teknologikoak tradizio berritzailea du, Arrasaten dago, Euskadiko industria-sarearen bihotz-bihotzean, eta enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen arteko harreman gurutzatuak bultzatzen ditu elkarlaneko eredu baten bidez, enpresa berriak kokatzeko eta hazten eta garatzen laguntzeko esparru ezin hobea bihurtuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak