Debagoieneko enpresa txiki eta ertainen arteko topaketa

Debagoieneko Garaoen Agentziak eta Saiolanek sustatuta, pasa den 2020ko otsailaren 17an, Debagoieneko Enpresa Taldearen topaketa berri bat antolatu zen. Taldea osatzen duten enpresak ez ezik Enpresare Sareak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartu zuten.

Guztira, Debagoieneko enpresa txiki eta ertainetako 38 ordezkari bildu ziren Miguel Altuna Lanbide Heziketako instalazio berrietan, Debagoieneko Enpresa Taldearen dinamika ezagutzeko asmoz.

Bertaratutako enpresa bakoitzaren aurkezpen labur batekin hasiera eman zitzaio jardunaldiari. Ondoren, Angel Mari Etxaberen eskutik, Saiolaneko eskualde garapeneko arduraduna, Debagoieneko Enpresa Taldearen jardueren deskargua egin zen. Modu berean enpresa talde honek martxan dituen proiektu ezberdinak ere aurkeztu ziren.

Bestalde, bertako enpresek dituzten kezketariko bati erantzuteko asmoz, R&A Consulting merkataritza zerbitzuetan espezializatutako enpresa gonbidatu zen batzarrera. Jardunaldiari amaiera emateko Miguel Altunaren instalazioetara bisita gidatu egin zen Unai Ziarsoloren eskutik, zentroko zuzendariordea.

Jardunaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sustatutako eskualde-ekimen baten barruan kokatzen da, Debagoieneko industria-ehuna dinamizatu nahi duena, berrikuntzako, partaidetzako eta enpresa-eragileen arteko lankidetzako elementuak integratuz. Eskualdean industria bultzatzea eta suspertzea ahalbidetuko duten lan-testuinguruak sortzera bideratutako proposamena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak