Garagartzak pankarta bat jarri du Dikarreko tentsio dorrearen aurka

Garagartza auzoak pankarta bat jarri dio Dikarri tentsioko instalazio eta dorre elektriko berrien eraikitzearen aurrean desadostasuna erakusteko.

Izan ere, dorrearen aurkako haserrea areagotu egin da, joan zen astean Dikarrek DVn argitaratutako azalpenen ostean. Bertan, Dikarrek zioen instalazio berria auzoko bizilagunen onerako egin dela, eta hori ez da horrela!

Auzotik Dikarri hainbat kokaleku proposatu dizkiogu dorre eta instalazio hori kokatzeko. Abiapuntua beti izan da orain arteko dorrea eta haren hainbat instalazio dauden tokitik beste leku batera mugitzea.

Zergatik? Haien hitzetan, orain arteko instalazioa oso zaharra delako; indarreko araudietatik kanpo ei dago, hondatuta, eta diotenez "kaltegarria da, eraikitzen ari garen berria baino askoz kaltegarriagoa".

Horretaz gain, esan ziguten Iberdrolaren irizpideez instalazioa Dikarreko mugen kontra egon behar izateak orain arteko instalazioaren kokapena baliogabetzen zuela.

Argi utzi dezagun Dikarreko zuzendaritzak ez dituela instalazioak berritu eta ordeztu bizilagunen mesederako, hedabideetan adierazi duen bezala, obligazioz baizik, legediak eta Iberdrolak behartuta.

Eta instalazio horiek mugitzerako orduan, auzoa gehien kaltetu dezaketen lekuan jarri dituzte.

Hortaz, Garagartza auzoko batzordetik berriro adierazi nahi dugu instalazio eta tentsio dorre berrien kokapenaren aurka gaudela, eta eskatzen dugu proposatu diren beste kokapenak aintzat hartu daitezela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak