Konfinamentua irakaspen andana uzten ari zaigu. Guztien gainetik ordea, munduari aldarrikatzen jarraitu nahi ditugunak, lehen eta orain ere bai! Emakume eta orohar pertsona izanagatik, libre izatea nahi dugulako, aukerak izan nahi ditugulako, burujabe izatea ezinbestekoa zaigulako, eta bereziki, bizitzak oztopoak jarrita ere, mugak norberak ipintzen dituela ahaztu ezin dugulako.