Goizeko ordu txikitan hartu dugu Buenos Airesetik Bahia Blanca-ra ekarri gaituen hegazkina. Eguna aurrera joan ahala, bisita gidatu bat egin dugu hiriko erdigune historikoa ezagutuz. Arratsaldean, euskal astearen barruan antolatutako ekintzetako bat ikustera joan gara, bertako euskal dantza taldeak eman duen ekitaldira. Gero Unión Vasca euskal etxera joan gara afaltzera. Bertako giro apartak etxean geundela sentiarazi gaitu!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.