Bagoaz Argentinara!

Erabiltzailearen aurpegia Ganbara Faktoria 2019ko urr. 30a, 13:44

Gure 25. urteurrenaren amaieran Argentinara egingo dugu bidaia. Azaroak 1etik 10era izango gara bertan.  Hilabete askotako lanak bere fruituak emango dituelakoan, urduritasunez, arduraz, emozioz eta pozez hartzen dugu itsasoa zeharkatzeko hegazkina, abentura berri bat bizitzeko gogoz. Euskal musikarekin eta gure nortasuna erakutsiz jantziko ditugu Argentinako kaleak. 

Hamar egun hauetan kontzertu ezberdinak emango ditugu: La Platan hasiko dugu bira, Tous abesbatzarekin batera. Buenos Airesera egingo dugu salto ondoren, Festival Mundial de Buenos Aires Coral-en abestuko dugu. Bahía Blanca izango dugu, ostera, gure azken kontzertuaren testigu, Semana Nacional Vasca jaialdian, abesbatza ezberdinen topaketan, parte hartzera joango baikara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak