Atzo, domeka, egin genuen Oñatiko San Migel parrokian Amaraun diskoaren aurkezpen kontzertua. 20 urteko ibilbidean landu ditugun hainbat abestik osatzen dute Amaraun. Kantu kuttunak denak, 20 urteotan Ganbarako amarauna saretu dutenak. Horiek guztiak entzungai dituzue, urrian, Oñatiko parrokian bertan eta mimo handiz grabatu genuen diskoan. Erosi eta entzun, ez zara damutuko!