Sortuk, legez kanpo dagoen ezker abertzaleak bultzaturiko talde politikoak, ETA eta indarkeria guztiei uko eginez, pauso erabakigarria eman du legalizaziorako, eta Bilduren bidetik emaitza ezin hobeak jaso ditu apustu berria bultzatuz.
Bake prozesuari ateak zabaltzeko beharrezkoak dira epe motzean indarkeriaren amaiera eta Sorturen legalizazioa. Nazioarteko laguntza ere aipagarria da egoera ulertzeko, Brian Currinen inguruko taldeak, Bruselako adierazpenaren bidez, sinesgarritasuna eman dio egoera berriari.
Bakea lortzea, euskal gizarteari, alderdi eta erakundeei dagokie, baina, nazioarteko partaidetza lagungarria eta osagarria izan daiteke. Alde batetik su-etenaren egiaztapen ardura eramaten edo antolatzen, eta bestetik, bake prozesuak dituen eta izango dituen oztopoak gainditzen lagunduz, eta kanpoko laguntza antolatuz.
Madrilera begiratuz presioak eta oztopoak dira nagusi, noraezean eta urduritasunez beteak daude, oraingoz ateak itxiz, baina, zirrikituak azalduko dira eta ezingo dute, bizi dugun uholde ilusiogarria geldiarazi.Bestalde, abertzaleek orokorrean eta ezker abertzaleak zuzenki barneratua du biolentziaren zikloaren amaiera.