Horretan denbora tarte luze samarra eman ostean, hara non Goiena komunikazio taldearekin egin dudan topo! Akabo, honek zuen bideo batera bideratu nau eta. Zer eta Milikua ostatuko Anjel Mari Milikua ezagunari eginikoa. Sekulako poza hartu dut, uda ugari igaro bainuen Arantzazuko Goiko Bentan. Bertan zebiltzan garai hartan Jorge eta Itziar. Nik 10-12 urte izango nituen orduan, baina 14 apostoluak han zeuden, oraindino, lurrean etzanda. Bost axola niri horrek, jada harrapatu goitik behera ninduten eta.
----------
Fermin Korkostegi Saizar
Hernani