Nora goaz?

Erabiltzailearen aurpegia Fernando Iturbe 2016ko ekainaren 12a

Debagoiendarrok erakutsi dugu %80tik gora birziklatzeko gai garela. Zoriondu eta eredutzat hartu beharrean, ordainetan, 165.000 tona zabor Epelen.

Hondakinen kudeaketari dagokionez kontzientzia handien hartu duen herrialdeari, teknologia onena erabili arren kutsakorra izango dan errauskailua inposatzen zaigu.

Badakit Napolin eta Espainiako Estatuan ezkutuko interes izugarriak daudela hondakinen inguruan. Gero eta susmo handiagoa dut hemen ere zerbait gertatzen ari dela. Dirutza horrekin hondakinak era askoz garbiagoan kudeatu daitezke.

Minbizia zer den badakien baten aldetik, nire elkartasuna Zubieta inguruko biztanleei eta, bereziki, antolatu eta borrokan ari zareten gurasoei.

----------

Fernando Iturbe

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak