"Bosgarren edukiontzia, soluzioa?"

Erabiltzailearen aurpegia Fernando Iturbe 2013ko ots. 10a, 01:00

Dagoeneko herri askotan ezarrita dago bosgarren edukiontzia...

... baina emaitzak eskasak dira, %35eko birziklapen maila. Dirudienez, Lazkaon sekulako kanpainak eginda %40ra inguratzea lortu dute. 

Eztabaida luze honetan, oraindik inork ez digu azaldu nola lortu daitekeen %80ko birziklapen bat sistema horrekin; kontuan izan Antzuolan %86koa lortzen ari garela atez atekoarekin. Nik bi modu ikusten ditut helburu hori lortzeko:

1-Herritar guzti-guztiok etxean hondakinak oso ondo sailkatzea eta ondoren dagokien edukiontzira botatzea. Emaitzen arabera, zoritxarrez ez dirudi hori lortzeko egoeran gaudenik.

2-Edukiontzi-gune bakoitzean, gau eta egun "segurata" bat jartzea hondakinen sailkatzea ondo egiten dugula kontrolatzeko.

Bigarren aukera hau al da nahi den bosgarren edukiontzia? Merkea ez da izango, eraginkorra bai eta lanpostu pila bat sortuko lituzke.

Mesedez, ezagutu sistema eta eman aukera bat atez atekoari.

--------------------

Fernando Iturbe

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak