"Eskerrik asko, Chiapastik"

Erabiltzailearen aurpegia Francisco Hernandez 2011ko ira. 23a, 02:00

Eskoriatzako adiskide  maiteok, gutun hau idazten dizuet eskerrak emateko eskaini diguzuen laguntzarengatik.

Hain zuzen ere, Yurren adiskideari erosi dizkiozuelako Chiapasko hainbat komunitate indigena zapatistaren artisau-produktuak. Izan ere, batutako diruarekin, Yurren adiskideak 28.000 dolarreko entzumen-aparailua erosi zion nire semeari. Ez du %100 entzuten, %10 bakarrik.

Baina nire adiskidearen eta zuon guztion laguntzarekin, bada, nire semeak hobeto entzuten du orain.

Hala ere, ez naiz laguntza horretaz bakarrik berba egiten ari; izan ere, nire adiskideak eta zuek guztiok laguntza ematen diezue Ocosingoko (Chiapas) komunitate indigena zapatistei. Eskerrik asko, zuei, eta Yurren adiskideari, Nichim Antzetik (Emakumeen Lorea) kolektiboko adiskideak oso pozik daude-eta, eurek egiten dituzten artisau-produktuak erosi dizkiezue-eta.

Eta beste komunitate batzuetako adiskideak ere oso pozik daude Yurren adiskidearen bisitarengatik; izan ere, hark, besteak beste, botikak bidaltzen dizkie komunitateei.

Horregatik guztiagatik, eskerrik asko, guztioi! Borrokak aurrera segitzen du!

-----------------------------

Francisco Hernandez Cruz
Ocosingo (Chiapas)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak