Azken urtean, gure senitartekoa den Mari Luisa Arrasateko Iturbide egoitzan egon da.
Hasierako egunetatik ez dute bera bakarrik zaindu, bere ingurukoak ere zaindu gaituzte. Doluaren eta banaketaren sentimenduak kudeatzen lagundu, keinu fisikoak – irriak, besarkadak…–, telefono dei lasaigarriak, eskatu gabeko azalpen goxoak familiari, bera han uztearen sentsazio gazia, eta bera etxean baino askoz hobeto ikustearen goxoa bidelagun.
Urteak eman ditu horrelaxe.
Fisikoak beheraka egin ahala, dependentzia areagotu ahala, zaintza doitua eta mimatua eman diote bere familiakoak izan ez eta, urteen poderioz, hala izan diren pertsona eskuzabal, enpatiko eta profesionalek. Zuek egin duzue, beste inork ez, bere familiakoak garenok ere egin ezingo genukeen akonpainamendua, zaintza.
Esker mila, bihotzez, Maria Luisa eta han egon diren, dauden, guztiak, salbuespen gabe, espezial zaintzeagatik.
Har itzazue, arren, hitz xumeok, esker on infinitu bezalaxe. Egunez egun, gauez gau, lan eta jaiegunez, 365 egunez, horren dotore, bikain eta profesional, gu eta gure ingurukoak zaintzeagatik. Biba zuek!
Esker mila Arrasateko Iturbide egoitzari.
----------
Felix Goikolea Zabala
Larrabe-Irustatar eta Goikolea-Zabalatar sendiaren izenean
Arrasate