Sarri entzuten dira memoria historiko berbak, baina oroimenak ez du hutsik egiten ekintza latzak oroitzerakoan; Espainiako estatuak historian zehar Euskal Herrian ezarritako inposaketa eta injustizia guztiak ezin dira ahaztu.
Gure herriko udaletxean Espainiako bandera derrigorrez jarri behar izatea umiliazioa da askorendako, eta eurek badakite. Herriko Plazara joan eta udaletxean bandera hori balkoian ikustea… pentsatuta bakarrik nazka sorrarazten dit. Bakoitzak berea du eta gurea ikurrina da. Zergatik ez errespetatu hori?
Espainiako agintariek euren boterea, euren indarra erabiltzen dute gure herriaren aurka egiteko, euren nahiak inposatzeko, eta aldi berean "demokratiko" deitzen diote euren buruari; lotsagabeak, hori bai. Faxismoaren ondorengo kuadrilla, euren "terrorismorik" ez dutenean ez dakite zertaz berba egin eta zelan zirikatu.
Lotsagarria da, baina ezin da ezer egin, "demokrazia" dontsu horrekin zigortzen gaituztelako behin eta berriz. Hala, ba, geure etxea erabiliko dugu horri aurre egiteko. Balkoietan ikurrinak jarriko ditugu zintzilik, jakinarazteko zein den geurea. Eta udaletxean jartzera derrigortu diguten horri begiratu ere ez.
Aretxabaletarrok, gora bihotzak! Ikurrina bai; espainola, Euskal Herrian, ez.
----------
Felis Beltran de Heredia
Aretxabaleta