Espainia Marokoren konplize sahararren zapalkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Ekiñe Zurutuza 2015ko urt. 30a, 10:31

2010ean Gdeim Izikeko gazte sahararrek protesta kanpaldi bat egin zuten. Marokoko gobernuak modu basatian zapaldu zituen gazteen aldarrikapenak. Udaberri arabiarraren hasiera izan zen. 

Gertakarien harira, saharar gazteen aurkako errepresioak hainbat atxiloketa eta epaiketa ekarri zituen. Epaitutako gazte horietako bat Hasana Aalia izan zen. Zigorra txikia izanik, ez zuten espetxeratu.

2011n, ikasketak zirela eta, Euskal Herrira etorri zen. Bere egonaldia amaitzeko bi hilabete falta zirela, tribunal militar batek Gdeim Izikeko gertakariengatik epaitu behar zuela jakin zuen. Bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zuten.

Egoera ikusirik, Euskal Herrian gelditu eta estatu espainolari asilo politikoa eskatzea erabaki zuen.

Orain, asilo politikoa ukatu egin diote eta hamabost eguneko epean Marokoko gobernuari entregatua izateko arriskuan dago.

Egoera hau salatu nahi dugu, Marokoko gobernuak espainiar estatuaren konplizitatearekin saharar herriaren aurka daraman zapalkuntza politika guztia bezala.

Horrez gain, gertaerei adi egon eta egon daitezkeen deialdi eta mobilizazioekin bat egitera animatzen zaituztegu.

Gaur egun, sinadura bilketa bat dago martxan Interneten. 

Zapatuan (urtarrilak 31) manifestazioa egongo da Bilbon, Arriagatik 17:00etan irtenda; bada, autobusak egongo dira hara joateko, eta izena eman daiteke Arrasaten (Jai Zale eta Irati tabernetan) eta Oñatin (Arranon).

----------

Ekiñe Zurutuza, Xabier Etxebarria

(Udan saharar lurralde okupatuetatik kanporatutako brigadistak)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak