"St. Pauli, Beste Pila Bat!"

Erabiltzailearen aurpegia Eider Zumalde 2012ko eka. 10a, 02:00

Iaz St. Pauli egunak sorpresaz harrapatu bagintuen ere...

... aurten gogo biziz gerturatu gara Garibain antolatu duten festara. Nortasun handiko futbol taldea da St. Pauli, eta baita Arrasateko Beste Bat! Taldea ere. Izan ere, irabazi asmorik gabeko taldea izanda, buru-hezurra ikur duen lagunarteak bere poltsikotik ordaindu ditu sortutako gastu guztiak.

Taldea herrian ezagutara emateko eta herritarrek egun berezia pasatzeko asmoz, haurrentzako eta ez hain haurrentzako egitarau kañeroa antolatu zuten. Eta baita lortu ere! Animo, St. Pauli, eta hurrengoan ere bertan izango gara!

--------------------

Eider Zumalde Pagoaga

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak