Inportantziarik bako gauzak dien arren, askotan ez dutzogu lagunari ezer komentetan. Lotsiagatik, akaso. Baiña zeiñenatik, hirugarren pertsona horrenagatik edo norberanagatik? Hain egoera hutsaletan holan jokatzen badogu, zelan jokatuko ete dogu pixuzkuetan?
Txixa egin eta gero eskuak garbiketan fan eta espiluen neure burue begitu dotenien ikusi dot, hor, eskumako surtziluen txintxiliske nauken moko higuingarri hori. Eta ez, iñork ez dust ezer esan kalien naroien ordu eta erdixen.
----------
Eñaut Zubizarreta Mendieta
Aretxabaleta