Gatzagarrei esker ona

Ekainaren 10, 11 eta 12ko asteburua oso berezia izan da Gatzagar guztientzako. Puntaik Punta jaialdian Leintz Gatzaga ekitaldi ugariz bete da, hango eta hemengo bisitariak izan ditugu gure artean eta horrela aste askotako lana gauzatu izan dugu.

Egingo dugu balantze pausatu bat eta orduan aztertuko ditugu nolakoak izan diren programatu ziren ekitaldien emaitzak, erakarritako jendearen nondik norakoa, asebetetze maila eta egindako diru eta lan inbertsioaren etekina. Alea eta lastoa bereizteko aukera izango dugu.

Baina hori baino lehen, lerro hauek bidali gura nizkizuen eskerrak emateko eta Puntaik Puntan jarri dugun ilusio eta lana goraipatzeko. 

Benetan da pozgarria ikustea adin eta izaera desberdineko jendea nola batu den eta bakoitzak ahal zuenaren arabera nola egin duen bere ekarpena. 

Gure onena jarri dugu bertan eta hori, bere horretan, arrakastaren seinale da.

Antolaketa lanetan eta zeregin desberdinetan ibili diren guztiei, esker onik benetakoena.

----------

Eneka Zankada

(Leintz Gatzagako alkatea)

Leintz Gatzaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak