A ze aholkulariak!

Erabiltzailearen aurpegia Eva Gayubo Cazorla 2025eko azaroaren 28a

Duela gutxi irakurri dut gero eta gazte gehiagok erabiltzen dutela adimen artifiziala (AA) lagun min edo psikologo gisa.

Askok aitortzen dute sekreturik intimoenak kontatzen dizkiotela, inorekin partekatzen ez dituztenak. "Beti ematen dit arrazoia, hobeto sentitzen naiz", onartzen zuen baten batek. Mendekotasuna izan daiteke, galdetzea eta galdetzea, entzun nahi dena entzun arte. Hori bakar-jokoan tranpa egitea da!

AAk haluzinatu egin dezake, informazio onargarria baina faltsua asmatzen du, datuak falta bazaizkio. Gainera, erabiltzen dituen algoritmoek genero edo arraza joera nabarmenak dituzte, besteak beste; beraz, kontu handia onartutako aholkuekin.

Handik gutxira, irratian lider politiko bati entzun nion gure herrialdeko polizia-eredua Eskandinaviako polizia-serieetan oinarrituta egon beharko litzatekeela. Harrigarriena da benetan ari zela, eta hor ni izan nintzen haluzinatu nuena...

Zein naif eta arriskutsua den AAri edo TBko fikzioari uste osoa ematea!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak