Udal-eraikinetako erretratuek, kale-izendegiek eta aitortza instituzionalek gure historia kontatzeko modua osatzen dute, eta gure balioak erakusten dituzte. Horregatik, komeni da herritarren ekarpenak zein irizpideren arabera aitortu ditugun aztertzea: nor ageri den memoria kolektiboan, eta nor ez, zer ekarpen aitortu diren, zeintzuk geratu diren aitortu gabe eta zergatik.
Galdera horiek egitea ez da iragana epaitzea, gure historia osatuago ezagutzea baizik. Herri baten memoria ez da iraganean gertatu zena bakarrik: gaur zer aitortzen dugun ere bada, eta horrek etorkizunean zer herri izan nahi dugun adierazten du.
Laster, alderdi politikoekin eta herritarrekin parte-hartze prozesu bat abiatuko dugu, orain arteko aitortza-irizpideak aztertu, hutsuneak identifikatu eta etorkizuneko aitortzetarako proposamenak lantzeko. Prozesu horren emaitzetatik abiatuta, hurrengo urratsak eta jarraibideak zehaztuko ditugu.